top of page
Buscar
Foto del escritorGIPUZKOAKO KRISTAUAK

ELIZA SINODALA ERAIKITZEN

Frantzisko aita santuak, Vatikanoko II. Kontzilioaren arabera, Eliza sinodala egiteko

Jainkoaren Herri osoari dei egin diola ikusirik eta berak dioenari jaramon egin nahirik,

alegia, aintzat hartuz «garrantzitsua dela tokiko elizak sinodo-bidean sartzea –aldi

desberdinetan eta behetik–», beharrezkoa dela “elkarrizketa Jainkoaren Herrian, batez ere

apaizen eta laikoen artean” eta “horrek eskatzen duela, besteak beste, Elizaren, apaiz

ministerioaren, laikoen, eliz erantzukizunen eta gobernu eginkizunen zenbait ikuspegi

bertikalista, desitxuratu eta partzial eraldatzea”, aita santuaren deiari erantzun dio

Gipuzkoako Kristauak taldeak eta hirurehun bat eliztar, gizon-emakume laiko, erlijiosa-

erlijioso, eta apaiz, elkartu gara hilaren 11n Donostiako Jaungoikoa Gure Aita

parrokian, “Guztion arteko eliza guztiontzat-Una iglesia entre todos y para todos”

goiburuaz.

Sakoneko auzia

Jesus Martinez Gordo Bilboko elizbarrutiko teologoak lagundu digu abiatzen. Berak

dioenez, «bere aurrekoen aldean, Frantzisko da Jainkoaren Herri guztiaren

protagonismoa berreskuratu eta eragiten duen lehenbiziko aita santua». Teologo

bizkaitarraren arabera, «sinodaltasunari buruzko Sinodo honen funtsezko auzi

teologikoa» zera da: «apaiz ministerioak Elizaren gobernuan eta irakaspenean daukan

“plus”-a», laikoek ez bezala. J. Martinez Gordok dioenez «pentsamendu hau sarri

entzuten da gaur egun eta, nire ustez, arrazoiz hornitzen du –era okerrean, jakina–

klerikalismoa, historian zehar mortala gertatu dena, bere kalteaz orain hobeto

jabetzen garelarik».

Apiril arteko urratsak

Gipuzkoako Kristauak taldeak, Eliza sinodal baterako prozesuari ekarpen zehatzak

egiteko, bi galdera proposatu ditu kristau elkarteetan lantzeko:

- Zertan datza gaur egun bidea elkarrekin egitea: gure parrokietan eta

elizbarrutian zer bizi izan dugu eta zer bizi dugu gaur.

- Zer urrats egin behar ditugu gure parrokietan eta elizbarrutian “bidea

elkarrekin egite” horretan hazteko, alegia, zer bitartekok lagun diezagukete

urratsak egiten, zer aldatu edo baztertu beharko litzateke urratsak elkarrekin

egiten hasteko eta zer indartu edo zeri ekin beharko litzaioke.

Egindako bidea berreskuratzen

Sinodaltasun bide hau egiteko Gipuzkoako Kristauak taldeak gogorarazi du ez garela

hutsetik hasten. Frantzisko aita santuak Eliza sinodal baten alde egindako deiari, gure

Elizbarrutiak iraganean bideari ekiteko izan zuen espiritu bera igarri zaio: 80ko

hamarkadan jada, “Elkarte-kutsu handiagoa eta ebanjelizatzaileagoa duen eliza”

goiburua hartu zuen gure Elizbarrutiak eta, arrasto berean, 1999an “Eliza ebanjelioaren

zerbitzura” agiria onartu zen, laikoaren, ordena erlijiosoen eta apaizen

partaidetzarekin. Orain ere aurrera egin nahi dugu bidean elkarrekin, senide-

elkartasunean, parte-hartzeaz, misioari emanak, Ebanjelioa bizitzeko eta hots egiteko.



20 visualizaciones0 comentarios

Entradas recientes

Ver todo

Komentar


Publicar: Blog2_Post
bottom of page